Atzo 11 EGUN EUSKARAZeko argazki erraldoia egin genuen. Gure kalkuluen arabera, 200 lagun inguru bildu ginen. Eskerrik asko guztiroi, baita izena eman duzuenoi!
BAIETZ DEUSTUALDEAN 11 EGUN EUSKARAZ
Gogoratu, gaur da zita!
19:3oetan Done Petriko kioskoan argazki erraldoia aterako dugu.
Ekarri txapa soinean!
Gutxi falta da erronkari hasiera emateko eta dagoeneko 600 gara!
Hala ere, izena eman ez baduzu, oraindik garaiz zabiltza!
Hemen duzu aukera: https://goo.gl/forms/phGIudPAfaCevvS63
Azken asteotan hainbat komunikabidetan agertu gara:
Ahobizi! Belarriprest! Azaroaren 14an eta 21ean 19:00etatik 20:30ak arte zalantzak argitzeko bilerak izango dira Berbaizun (Ramón y Cajal 42, behea).
Zatoz edozein zalantza argitzera!
Azaroaren 22an 11 EGUN EUSKARAZeko parte-hartzaileok argazki erraldoia aterako dugu.
Azaroaren 22an, 19:30etan denok Done Petriko kioskora!
11 EGUN EUSKARAZ egitasmoaren txapak jaso ez badituzue, azaroaren 15etik 22ra Berbaizun jaso ahalko dituzue 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 17:30etara.
Jantzi txapa, aldatu txipa!
Joan den astean, 15 eguneko epea jarri genion gure buruari 200 izateko eta astebetean 250 gara jada! Erronka gaindituta!
Hurrengo erronka da azaroaren 14ean 400 izatea. Lagunduko diguzu?
Kargatzen…
Oh: Izen-emate orria ez bada kargatzen, sartu hemen: https://goo.gl/forms/phGIudPAfaCevvS63
Berton aldizkariak opari ederra egin digu: Iñaki Gamindek idatzitako Bilbotarron euskararen zuzuan (2004, Asapala) liburuaren aleak. Liburuak Bilboko euskalkiaren nondik-norakoak jasotzen ditu eta Mahatserriko aldizkariak 11 EGUN EUSKARAZeko parte-hartzaileei oparitu nahi izan die.
Izan Belarriprest, izan Ahobizi, Berbaizura hurreratu eta zure alea hartu!