Erronka gainditu eta 250 gara jada! 15 egunetan 400 baietz!

Joan den astean, 15 eguneko epea jarri genion gure buruari 200 izateko eta astebetean 250 gara jada! Erronka gaindituta!

Hurrengo erronka da azaroaren 14ean 400 izatea. Lagunduko diguzu?

Kargatzen…

Oh: Izen-emate orria ez bada kargatzen, sartu hemen: https://goo.gl/forms/phGIudPAfaCevvS63

Bertonek opari ederra egin digu: ‘Bilbotarron euskararen zuzuan’en aleak!

Berton aldizkariak opari ederra egin digu: Iñaki Gamindek idatzitako Bilbotarron euskararen zuzuan (2004, Asapala) liburuaren aleak. Liburuak Bilboko euskalkiaren nondik-norakoak jasotzen ditu eta Mahatserriko aldizkariak 11 EGUN EUSKARAZeko parte-hartzaileei oparitu nahi izan die.

Izan Belarriprest, izan Ahobizi, Berbaizura hurreratu eta zure alea hartu!

Bilbotarron euskararen zuzuan

Bihar, asteazkena, 18:00etan txapa-egite auzolana Müllerenean!

Bihar 18:00etan 11 EGUN EUSKARAZen erabiliko ditugun txapak egiteari ekingo diogu Müllerenean. Bi txapa mota erabiliko dira 11 egunez, Ahobizi eta Belarriprest , eta bihar edozein esku ondo etorria izango da txapak ahalik eta lehenen ateratzeko! 11 egunez euskaraz bizitzeko gogotsu gaude!

AhobiziBelarriprest

Bihar arte!