Belarriprest izan

BelarriprestBelarriprest izan nahi baduzu euskaraz ulertu behar duzu ezinbestean

Zer dakar Belarriprest izateak?

– Euskararekiko zure jarrera positiboa erakusten duzu, euskaraz dakiena zuri euskaraz egiten gonbidatzen duzulako

– Euskaraz egin nahi duenari lagundu egiten diozu euskaraz egiten: ‘Egidazu euskaraz lasai, ulertzen zaitut-eta!’

– Euskararen erabilera igotzen laguntzen duzu eta aukera duzu, nahi izanez gero, mihiari ere eragiteko!

Belarriprest izateko:

– – Lehenik eta behin, izena eman behar duzu eta bi aukera daude: orri hau bete eta Berbaizun (Ramon y Cajal 42, behea) utzi ala 11eguneuskaraz.wordpress.com webguneko eskabidea bete.

– Txapa jaso beharko duzu eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte soinean eraman. Horren ostean, egingo diren bi inkestak erantzun beharko dituzu.