Gogoratu, gaur da zita!
19:3oetan Done Petriko kioskoan argazki erraldoia aterako dugu.
Ekarri txapa soinean!
Gogoratu, gaur da zita!
19:3oetan Done Petriko kioskoan argazki erraldoia aterako dugu.
Ekarri txapa soinean!
Mikel Fernández De Trocóniz naiz eta Hizkuntza Eskolan Euskara C1 mailan ikasten nabil. “11 Egun euskaraz” erronkarena entzun nuenean, ideia gustatu zitzaidan eta orduan ahobizi izatea erabaki nuen.
Gutxi falta da erronkari hasiera emateko eta dagoeneko 600 gara!
Hala ere, izena eman ez baduzu, oraindik garaiz zabiltza!
Hemen duzu aukera: https://goo.gl/forms/phGIudPAfaCevvS63
Azken asteotan hainbat komunikabidetan agertu gara:
Melchor Martinez dut izena eta 69 urte ditut. Deustuko Hizkuntza Eskola Ofizialean euskara ikasten nabil eta “belarriprest” izatea erabaki dut, horrek nire euskara hobetzeko aukera eskaintzen didalako eta gure herriko hizkuntza eta altxorra euskara denez, berori zaintzea eta babestea guztion ardura baita.
Ni Gontzal Pérez naiz, 18 urte ditut eta Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan ikasten dut gradu bat (Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa).
Aurten, unibertsitateaz gain, euskara ikasten nago Bilboko Hizkuntza Eskolan,C1 mailan.
Duela pare bat aste, nire klasekideekin, proiektu honen aurkezpen batean egon nintzen, eta proiektuaren ekintzak eta helburuak entzun ondoren, interesgarria zela iruditu zitzaidan. Beraz, nire izena eman nuen parte hartzeko.
Kasu honetan, ni “ahobizi”-a izango naiz, hau da, bi konpromiso izango ditut: euskara dakienari euskaraz egitea eta elkarrizketa bat hasterakoan lehengo hitza euskaraz egitea.
Nahiz eta Deustun ez bizi, auzo honetan denbora luzea ematen du (hemen euskara ikasten dut, lagunekin ibiltzen naiz eta Deustuko dendetan erosten dut). Hau guztia kontuan izanda, uste dut prest nagoela proiektu honetan parte hartzeko, euskaldunok ahal dugun guztia egin behar dugulako euskararen erabilera sustatzeko eta zabaltzeko.
Adi! datozen egunetan parte-hatzaileen testigantzak jarriko ditugu blogean!
Zeu ere animatzen bazara, kontaiguzu zergatik erabaki zenuen egitasmoan parte-hartzea. Bidali zure lekukotasuna 11eguneuskaraz@gmail.com helbidera!
Ahobizi! Belarriprest! Azaroaren 14an eta 21ean 19:00etatik 20:30ak arte zalantzak argitzeko bilerak izango dira Berbaizun (Ramón y Cajal 42, behea).
Zatoz edozein zalantza argitzera!
Azaroaren 22an 11 EGUN EUSKARAZeko parte-hartzaileok argazki erraldoia aterako dugu.
Azaroaren 22an, 19:30etan denok Done Petriko kioskora!
11 EGUN EUSKARAZ egitasmoaren txapak jaso ez badituzue, azaroaren 15etik 22ra Berbaizun jaso ahalko dituzue 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 17:30etara.
Jantzi txapa, aldatu txipa!