Lekukotasunak I

Ni Gontzal Pérez naiz, 18 urte ditut eta Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan ikasten dut gradu bat (Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa).

Aurten, unibertsitateaz gain, euskara ikasten nago Bilboko Hizkuntza Eskolan,C1 mailan.

Duela pare bat aste, nire klasekideekin, proiektu honen aurkezpen batean egon nintzen, eta proiektuaren ekintzak eta helburuak entzun ondoren, interesgarria zela iruditu zitzaidan. Beraz, nire izena eman nuen parte hartzeko.

Kasu honetan, ni “ahobizi”-a izango naiz, hau da, bi konpromiso izango ditut: euskara dakienari euskaraz egitea eta elkarrizketa bat hasterakoan lehengo hitza euskaraz egitea.

Nahiz eta Deustun ez bizi, auzo honetan denbora luzea ematen du (hemen euskara ikasten dut, lagunekin ibiltzen naiz eta Deustuko dendetan erosten dut). Hau guztia kontuan izanda, uste dut prest nagoela proiektu honetan parte hartzeko, euskaldunok ahal dugun guztia egin behar dugulako euskararen erabilera sustatzeko eta zabaltzeko.

Erronka gainditu eta 250 gara jada! 15 egunetan 400 baietz!

Joan den astean, 15 eguneko epea jarri genion gure buruari 200 izateko eta astebetean 250 gara jada! Erronka gaindituta!

Hurrengo erronka da azaroaren 14ean 400 izatea. Lagunduko diguzu?

Kargatzen…

Oh: Izen-emate orria ez bada kargatzen, sartu hemen: https://goo.gl/forms/phGIudPAfaCevvS63

Bertonek opari ederra egin digu: ‘Bilbotarron euskararen zuzuan’en aleak!

Berton aldizkariak opari ederra egin digu: Iñaki Gamindek idatzitako Bilbotarron euskararen zuzuan (2004, Asapala) liburuaren aleak. Liburuak Bilboko euskalkiaren nondik-norakoak jasotzen ditu eta Mahatserriko aldizkariak 11 EGUN EUSKARAZeko parte-hartzaileei oparitu nahi izan die.

Izan Belarriprest, izan Ahobizi, Berbaizura hurreratu eta zure alea hartu!

Bilbotarron euskararen zuzuan