Ahobizi izan nahi baduzu, euskaraz bizi beharko duzu 11 egunez.
Zer dakar Ahobizi izateak?
– Euskara dakiten edo ulertzen dutenekin beti eta erabat berba egingo duzu euskaraz, erdaraz erantzuten badizute ere.
– Ezezagunekin lehen berba egingo duzu euskaraz eta ulertzen badizute euskaraz jarraituko duzu.
Ahobizi izateko:
– Lehenik eta behin, izena eman behar duzu eta bi aukera daude: orri hau bete eta Berbaizun (Ramon y Cajal 42, behea) utzi ala hemengo eskabidea bete.
– Txapa jaso beharko duzu eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte soinean eraman. Horren ostean, egingo diren bi inkestak erantzun beharko dituzu.