Lekukotaunak VII (Nati Ovelleiro)

Nati Ovelleiro nauzue, bizitza osoa Arangoiti eta Ibarrekolanda artean eman dut. 10 urte nituela Franco hil eta Deustuko gau eskolara hasi nintzen berehala amabitxiren alabarekin. Gogoan ditut ikurrinaren pegatina zuen euskara koadernoa ezkutuan eramaten genuen egunak. La Salle zaharrean zegoen gau eskola, orduko ditut euskaraz ikasitako lehenengo kantak, hitzak eta gure hizkuntza erabili beharreko altxorra zela konturatu nintzen unea.  Arin ikasi nuen euskara gogoa baitzen nagusi baina urteak pasa ahala erlajatu eta euskararekiko militantzia aparkatuta nuen.

Egun  Euskara erabili bai erabiltzen dut baina ezezagunekin edo ezagun zaharrekin lehenengo berba beti gaztelaniaz.

11 egun kanpainarekin hasi eta institutu garaiko lagun batzuk topatu ditut egun euskaldunak direnak edo azken urteetan euskaldun bilakatu diren hainbat auzokide, beraz, Deustu eta Ibarrekolanda arteko muga gainditu eta hortxe gaude kanpainari aurre egiten eta utzitako militantzia berreskuratzen.

Horra hor nire lehenengo liburua

 

 

Zain dezagun guztion artean maite dugun hori!!!!

Egilea: 11eguneuskaraz

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte Deustualdeko euskaldunak euskaraz biziko gara!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*