Maitane Jaio nauzue, deustuarra, eta etxean jaso nuen euskara. 11 egun euskaraz kanpaina deustualdean egingo zela jakin nuenean asko poztu nintzen, familian eta lagun artean euskaraz egiteko ohitura dudan arren, deustualdean ezezagunekin berehala erdarara jauzi egiten baitut konturatu barik ia. Hala, hamaika egun hauek aukera aparta iruditu zaizkit inguruko euskaldunak deskubritze aldera. Azken hiru egunotan deustualdean euskaraz bizitzea posible dela frogatu dugu. Euskaraz zuzendu naizen inguruko dendari eta jendearen erantzuna ona eta naturala izan da, honek ahobizi hautuan indartu nau. Lotsak eta beldurrak egunero apur bat uxatuz, hainbat hizkuntza ohitura aldatzea espero dut hurrengo egunetan.