Deustualdeko hizkuntza-ohiturak iraultzeko 11 egun!

Deustualdean euskaldun asko bizi gara, baina ez dugu nahi beste euskara entzuten. Horregatik, Deustualdeko euskaldunok azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte euskaraz biziko gara, inguru honetako hizkuntza-ohiturak iraultzeko asmoz. Ez pentsa zorakeri bat denik; burutik jota gaudenik, zerbait berri asmatzen ari garenik, izan ere, Egian, Lasarten edo Agurainen halako esperientziak egin izan dituzte. Gainera, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte Euskaltzaleen Topaguneak Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz Euskal Herri mailako aktibatze kanpaina abiatuko du.

Horiek horrela, Deustualdean aurten probako saioa egitea erabaki dugu eta webgune honen bidez 11 EGUN EUSKARAZen jarraipena egiteko aukera izango duzu. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte euskaraz biziko gara Deustualdean eta erronka hau gurekin egin nahi baduzu eman hemen izena: https://goo.gl/forms/8LNmoQoV6AFcE5ci2

Baietz Deustualdean 11 EGUN EUSKARAZ bizi!

11 EGUN EUSKARAZ

Egilea: 11eguneuskaraz

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte Deustualdeko euskaldunak euskaraz biziko gara!

2 erantzun “Deustualdeko hizkuntza-ohiturak iraultzeko 11 egun!” sarreran

  1. Hau WordPress iruzkin baten adibidea da, hau zuri edo zure guneari buruzko informazio idazteko edita dezakezu, bisitariak informa daitezen. Nahi beste iruzkin edo azpiruzkin sor ditzakezu, eduki guztia WordPress bidez kudeatuz.

  2. Ondo legoke parte-hartzaileen kopuru eguneratua agertzea. Halaber, parte-hartzaileen zerrenda ikusi ahal izatea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*